Ihes-gela ibiltaria Eibarrera dator martxoan

Ihes-gela kamioaren ergazkia

Ihes-gela ibiltaria

2024/02/19

“17. Logela” izeneko ihes-gela ibiltaria Untzagan izango da martxoaren 22, 23 eta 24an. Doakoa izango da, baina aurrez erreserba egin behar da.

Euskaraz barra-barra (e//) kanpainaren ihes gela ibiltariaz Eibarren gozatu ahal izateko honako lotura honetan sartuta https://euskarazbarrabarra.eus/ihes-gela/#erreserba-egin eman behar da izena.

40 minutuko iraupena du eta txanda ezberdinak egongo dira:

  • Ostirala, martxoak 22, 17:00-21:00 artean;
  • Larunbata, martxoak 23, 10:00-14:00 eta 17:00-21:00 artean;
  • Igandea, martxoak 24, 10:00-14:00 eta 17:00-21:00.

Ihes-gelan parte hartu ahal izateko honako baldintza hauek bete behar dira: 16 urte beteta izan, euskara ulertu edota hitz egiteko gai izan eta gehienez 5 laguneko taldea osatu.

 Izena emateko epea zabalik dago txanda guztiak bete.

Ihes-gelari buruzko informazio guztia hemen: https://euskarazbarrabarra.eus/es/ihes-gela/

Euskaraz barra-barra egitasmoaren baitan sustatu du Eusko Jaurlaritzak ’17. logela’. Euskaratik eta euskaraz sortutako ihes-gela honek helburu du aisia euskaraz gozatzea bermatuko duen formatu erakargarri bat eskaintzea.

Euskaraz barra-barra marka merkataritzan eta ostalaritzan euskaraz hitz egiteko guneak identifikatzeko sortu du Jaurlaritzak, kontsumitzailea erdigunean jarri eta estres linguistikoa murrizteko asmoz.

Eibarren ere dagoeneko 100 establezimendu inguruk dute Euskaraz barra-barra e// adierazgarria.