Euskaraz barra-barra eta Euskaraz Primeran! Eibarko denda eta tabernetan

KAnpainaren aurkezpeneko irudia

Kanpainaren aurkezpena

2024/02/15

Bereizgarri bien helburua Eibarko denda eta tabernetan euskararen erabilera erraztea da. Euskaraz Primeran egitasmoa aspaldi jarri zuen martxan …eta kitto! Euskara Elkarteak Udalaren babesarekin, baina 2024 urtea berrikuntzekin dator.

Euskaraz barra-barra (e//) Eusko Jaurlaritza udalekin lankidetzan Euskal Herri osoan zabaltzen ari den egitasmoa da. Kontsumitzailea erdigunean jarri eta estres linguistikoa murrizteko helburuarekin, herritarrek euskaraz hitz egin dezaketen guneak identifikatzen dituen ikurra da. Hau da, Euskaraz barra-barra (e//) markak bezero euskaldunei euskaraz egiteko aukera dutela adieraztea die. Horrek esan nahi du markaren atzean dauden establezimenduetan beti egongo dela gutxienez euskara zailtasunik gabe ulertzeko gai den norbait. Eibarren dagoeneko 100 establezimendu inguruk jarri dute e// marka.

Horretaz gain Euskaraz Primeran! markan mailaketa bat egin da. Orain arteko oinarrizkoaz gain, zilarrezko eta urrezko markak ere badaude, establezimenduaren euskararen erabileraren araberakoak. Gaur egun 60 establezimenduk eskuratu dute urrezko bereizgarria eta ia 90ek zilarrezkoa. Gainerakoek oinarrizko marka beltzarekin jarraituko dute.

Hemendik aurrera Euskaraz barra-barra bereizgarria eskuratu nahi dutenek Eibarko udaleko Euskara zerbitzura jo dezakete (943708426 edo ) eta Euskaraz Primeran! markak eskuratzeari buruzko informazioa nahi dutenek …eta kitto! Euskara Elkartera (943200918 edo ) .