Eibarko Udala
LIBURUTEGIA

Euskararen jatorria: eztabaidarako bibliografia

2025/12/02
Erakusketaren kartela

Irakurketa gida eta liburu-erakusketa Juan San Martin Liburutegian

Euskararen jatorriak bere horretan pizten duen jakin-minak eta eztabaidak bultzaturik, Juan San Martin Liburutegiak irakurketa gida tematiko bat prestatu du. Gidan, alde batetik, euskal hizkuntzalaritzan erreferentzia diren ikerlari eta lanen ikuspegi akademikoa bildu dugu; eta, bestetik, azken urteetan indarra hartu duten bestelako interpretazio eta hipotesien inguruko argitalpenak ere jaso ditugu, ikuspegi zabal eta anitz bat eskaintzeko.

Helburua ez da ondorio zehatzik ematea, baizik eta interesa duten pertsonei eztabaida osatzeko, sakontzeko edo kontrastatzeko baliabide fidagarriak eskaintzea. Horregatik, gida osorik kontsultatzeko aukera eman dugu eta, aldi berean, bertan bildutako liburuen erakusketa jarri dugu liburutegian.

Gonbidatuta zaudete euskararen historiaren inguruko ikuspegi ezberdinak ezagutzera eta gaiaren inguruan zuen galderak eta iritziak partekatzera.

👉 Irakurketa gida hemen ikusgai
👉 Liburu-erakusketa, liburutegiko sarrera nagusian