Euskaraldian parte hartzeko gonbitea jasoko dute herriko entitateek

2020/06/30

Azaroaren 20tik abenduren 4ra bitartean egingo da aurten Euskaraldia, 15 eguneko ariketa soziala.

Euskaraldiaren 2. edizio honen berrikuntza nabarmena ariguneena da, era guztietako erakunde, enpresa eta elkarteetan sortzen diren euskara erabiltzeko gune babestuena. Arigunea: euskaraz lasai aritzeko gunea. Lehen edizioan hiztunen arteko harremanetan oinarritutako ariketa sozialari talde babestuetan egiten den ariketa gehituko zaio aurten.

Ariguneak sortu eta entitateek (enpresa, talde, denda, taberna, elkarte, erakunde, ikastetxe …)  izena emateko epea irailaren 27rarte egongo da zabalik. Irailean hasiko da ahobizi eta belarriprest modura herritarrek izena emateko garaia.

Eibarren ere heldu nahi diogu berriz ere Euskaraldiari, eta AKEBAItik gonbidapena luzatzen zaie gure herriko entitateei, egitasmoan parte har dezaten. Egun hauetan gonbidapen gutunak iritsiko dira Eibarko enpresa, denda, taberna eta elkarteetara.

Euskaraldiaren inguruko informazio guztia euskaraldia.eus webgunean duzue. Izena emateko sartu HEMEN.

Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan:

  • Portalea eraikina Bista Eder, 10-2. solairua 

         eibarrenakebai@gmail.com  / 943 70 84 44 (luzapena: 4201)

edo

  • Urkizu Pasealekua, 11A

         normalizazioa@etakitto.eus / 943 20 09 18