Euskara Arloak 2023ko Memoria argitaratu du

2023ko Memoriaren azala

2023ko Memoria

2024/02/28

Memoria horretan Euskara Arloa osatzen duten Euskara Zerbitzuak, Udal Euskaltegiak eta Eibarren AKEBAIk 2023an zehar aurrera eraman dituzten ekintzak eta egitasmoak biltzen dira.

Memoria Eibarko Udalak indarrean dituen bi planak, "Eibarko Hiria. Euskararen Plan Estrategikoa 2016-2025" eta "Eibarko Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana 2023-2027", aurrera eramateko 2023an burututako egitasmoak jasotzen dituzten 97 fitxak osatzen dute.

Alde batetik, Euskara Zerbitzuak udal zerbitzuetan eta udalerri mailan euskararen erabilera normalizatzera bideratutako ekintzak eta egitasmoak daude; bestetik, Eibarren AKEBAIk bertako ume eta gazteen ingurunea euskararen arnasgune izan dadin eragileak aktibatzeko eta saretzeko helburuarekin aurrera eramandakoak jasotzen dira; eta azkenik, Udal Euskaltegiak 2022-2023 ikasturtean eibartarren euskalduntzera bideratutako egitasmoaren berri ematen da.

Ikusi MEMORIA osorik.