Euskaltegian udako ikastaro trinkoa egiteko matrikula-epea zabalik, ekainaren 1etik 19ra
2020/05/29

Udal Euskaltegian udako ikastaro trinkoa egiteko matrikula-epea zabalik egongo da ekainaren 1etik 19ra. Klaseak aurrez aurre izango dira, goizez.
Interesatuek 943700912 telefonoan edo euskaltegia@eibar.eus helbidean eska dezakete informazioa.
COVID-19k eragindako egoerak segurtasun neurri bereziak hartzera behartzen gaitu, eta euskaltegira joateko hitzordua eskatu behar da.