Euskalduntze kanpaina berezia Eibarko euskaltegietan

Kanpainaren kartela

Kanpainaren ezaugarriak

2022/09/05

Eibarko Udalak Udal Euskaltegiarekin eta AEKrekin lankidetzan kolektibo estrategikoak euskalduntzeko baldintza bereziak eskaintzen ditu.

Kolektibo estrategikoetako kideek matrikularen erdia bakarrik ordaindu beharko dute Udal Euskaltegian edo Eibarko AEKn matrikulatzen direnenan.

Kolektibo estrategikoak honako hauek dira:

  • 12 urte artekoen gurasoak
  • 16 urte beteak dituzten ikasleak
  • Langabetuak
  • Merkatari eta ostalariak
  • 65 urte edo gehiagoko jubilatuak

Bete beharreko baldintzak honako hauek dira:

  • Eibarren erroldatua egon
  • %85 edo gehiagoko asistentzia

Interesatuek informazioa Udal Euskaltegian (943 700912) / euskaltegia@eibar.eus) edota AEKn (943 201 379 / eibar@aek.eus) eskatu dezakete.