Etxealditik Euskaraldira: zer egingo dugu?

2020/04/20

Etxealditik Euskaraldira etxealdian hizkuntza ohiturak aldatzen hasteko ekimena da.

Euskaraldiaren 2. edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean izango da. Helburu nagusia gure hizkuntza ohiturak aldatzea eta euskara gehiago erabiltzea da: gehiago, gehagorekin eta gehiagotan. Horretan etxetik hastea da onena. Horretarako antolatu da Etxealditik Euskaraldira ekimena, Euskaraldirako prestatzeko eta bizi dugun egoera honetan gure ohiturak aldatzeko bidean urrats bat egin dezagun aurrera. Baina nola egingo dugu? Zer da Etxealditik Euskaraldira?

Bideo honetan Kike Amonarrizek eta Rita Aldabaldetrekuk azaltzen dituzte ekimenaren nondik norakoak. Entzun adi!