Eibarko Udala

Establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik

2022/06/13
Kanpainaren kartela
Lokal komertzial, industrial eta elkarteetako egoitzetako errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntza eskaera egiteko epea zabalik egongo da azaroaren 11 arte. Diruz lagunduko den gastua 2021eko azaroaren 13tik 2022ko azaroaren 11ra bitartean egindakoa izan behar da.

Dirulaguntza honen bitartez Eibarko hizkuntza paisaian euskararen presentzia handitu nahi da.

Dirulaguntzak herriko lokal komertzialetako, industrialetako edo elkarteen egoitzetako irudi korporatiboa osatzen duten errotulu, inskripzio eta elementuak euskaraz edo ele bietan (euskara-gaztelania) jartzeko izango dira.

Dirulaguntza eskatzeko epea ekainaren 13an ireki da eta azaroaren 12an bukatuko da (biak barne)

Dirulaguntzak 3 kontzeptu ezberdinetarako eska daitezke:

  • Errotulu nagusia euskaraz edo ele bietan jartzeko.
  • Lokalaren kanpoko eta barruko inskripzio finkoak euskaraz edo ele bietan jartzeko.
  • Irudi korporatiboko elementuak euskaraz edo ele bietan jartzeko.

Dirulaguntza eskaerak honela egin daitezke:

  • Elektronikoki udal webgunetik: www.eibar.eus . Tramitea elektronikoki egiteko ziurtagiri digital bat (B@K-Q, NAN elektronikoa, Izenpe txartela...) edukitzea beharrezkoa da.

Informazio osoa HEMEN