Errenta aitorpena? Aurten ere, duda barik, EUSKARAZ!

2022/03/29

Eibarren AKEBAIk abiatu duen kanpaina honen bitartez, euskaraz bizi nahi duten herritarrei errenta aitorpena euskaraz egiteko gonbita egin nahi zaie.

"Errenta aitorpena? Aurten ere, duda barik, EUSKARAZ!" leloarekin abiatu du aurten kanpaina Eibarren AKEBAIk, Eibarko Udalaren babesarekin.

2017ko kanpainan, Eibarren, 14.195etik 1.280 aitorpen egin ziren euskaraz (% 9); 2018koan, 14.234tik 1.402 euskaraz (%10); 2019koan, 14.156tik 1.441 euskaraz (% 10); 2020koan (iaz), 14.035tik 1.494 (% 11) eibartarrek egin zuten aitorpena euskaraz. Aurten 2021. urteari dagokion aitorpena egingo da. 1.500eko langa erraz gainditzea espero da.

Gipuzkoako Ogasunarekin harremana euskaraz izateko argibideak HEMEN.

Errenta aitorpen kanpainari buruzko datak eta informazio zabalagoa HEMEN.