Erosketa-ibilbidea 2022 kanpaina martxan da

antolatzaileen eta babesleen argazkia

Kanpainaren antolatzaileak eta babesleak

2022/03/19

Eibarko Dendarien Elkarteak/Gipuzkoa Merkatariak federazioak antolatu du, …eta kitto! Euskara elkartearekin, Eibar Merkataritza gune Irekiarekin eta Eibarko Udalarekin lankidetzan.

Kanpaina martxoaren 21ean abiatuko da eta apirilaren 3an bukatuko da. Eta helburu bikoitza du: jendea Eibarko establezimenduetan erostera animatzea eta erosketa horietan bezeroek euskara erabiltzea sustatzea.

Egin beharrekoa hauxe da: Eskuratu gutun-azala eta kartilla kanpainara atxikitutako establezimenduetako batean. Martxoaren 21etik apirilaren 3ra bitartean, sustapenean sartzen diren dendetan egin 10 EROSKETA guztira gutxienez 200€ gastatuz, eta gorde 10 TIKETAK gutun-azalean zigiluez markatutako kartillarekin batera. Kartila 10 zigiluekin eta erosketa tiketekin Dendarien Elkarteko egoitzan aurkezten duten lehen 140 erosleek 50€-ko opari-txartela irabaziko dute. Gainera aurten bezeroak erosketa egitean euskaraz egin badu, saria handiagoa izango da, 60€ edo 70€koa.