Eibarko zenbait arropa-dendatan egon ziren Zuloagaren 28 koadroren kopia baimenduen zozketa egin da

Eibarko zenbait arropa-dendatan egon ziren Zuloagaren 28 koadroren kopia baimenduen zozketa egin da.

Zuloagaren 28 koadroren kopia baimenduen zozketaren irudia.

2021/04/28

Txartel-salmentarekin batutako dirua Gipuzkoako Elikagaien Bankurako izan da.

Gaur goizean,  joan zen urteko abenduan Eibarko hainbat dendatako erakusleihoetan egon ziren Zuloagaren koadroen zozketa egin da udaletxeko Batzar Aretoan. Erakusketa hura margolari eibartarren jaiotzaren 150 urteurrenean egin zen, haren lana ezagutarazteko eta osasun-krisiko sasoi honetan merkataritza-alorraren alde egiteko.

Ekimenak oso harrera ona izan zuen herriko jendearen aldetik eta Udalak, beste urrats  bat eman nahian,  hitzarmen bat sinatu zuen Elikagaien Bankuarekin koadroak erakunde horren eskuetan uzteko eta dirua batzeko kanpaina garatzeko.

Azkenik, gaur egin da 28 koadro haien zozketa eta bertan izan dira Jon Iraola alkatea,  Belen Méndez de Vigo Elikagaien Bankuko lehendakaria,  Idoia Sarasqueta Ego Ibarraburua, José María Beitia eskualdean Bankuak duen ordezkaria eta Josu Mendicute, Isabel Fernández eta Gorka Errasti zinegotziak.

Gaurko ekitaldian, alkateak Elikagaien Bankua une latz hauetan egiten ari den lanaren garrantzia azpimarratu du.

Hogeita zortzi (28)  zenbaki atera dira boto-ontzi batetik, eta koadro bakoitzari lehendik emandako zenbakiari esleitu zaio ateratzen joan den zenbaki bakoitza.

Apirilaren 30etik aurrera, saritutako pertsonak udaletxeko 2. solairuan (Ego Ibarra) jaso ahal izango dute koadroa, goizez (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara). Koadroak jasotzeko epea apirilaren 30etik maiatzaren 15era bitartean izango da.  

Hona hemen margolanen zerrenda eta bakoitzari esleitu zaion zenbakia (ikus akta, laburpen ofizialarekin, PDF formatuan):

KOADROAK - ZENBAKIAK

1. RETRATO DE MADAME MALINOWSKA (LA RUSA) 00538

2. EL CRISTO DE LA SANGRE 08256

3. MONJE DOMINICO 00501

4. LAS PERAS DE DON GUINDO 03275

5. DOÑA ADELA QUINTANA MORENO 02807

6. LA BAILARINA 05642

7. LA OTERITO 01339

8. DON PABLO URANGA PINTANDO 00011

9. RETRATO DE LA CONDESA MATHIE DE NOAILLES 04795

10. LA DAMA DE LA SOMBRILLA 01348

11. MADEMOSEILLE SOUTY Á LA GARÇON 05353

12. EL NIÑO RAMÓN SUÁREZ ZULOAGA 00891

13. VIEJAS CASAS DE SEGOVIA 05501

14. CABEZA DE LOLA 00883

15. RETRATO DE ORTEGA Y GASSET 00044

16. RETRATO DE VALENTINE DETHOMAS 00058

17. DON PLÁCIDO ZULOAGA EN SU TALLER 00080

18. LOLITA MUTH BEN MAACHA 01501

19. AUTORRETRATO DE IGNACIO ZULOAGA DE CAZADOR 02759

20. AUTORRETRATO 06001

21. RETRATO DEL CONDE DE CAMPO ALEGRE 05771

22. EL VIOLINISTA LARRAPIDI 00869

23. CORRIDA DE TOROS EN UNZAGA 00508

24. PAISAJE DE LA RIOJA 00762

25. VISTA DE TOLEDO 04055

26. MIS PRIMAS 08272

27. FUENTE DE EIBAR 08321

28. RETRATO DEL PINTOR BALENCIAGA 05664

 

Zuloagaren koadroen zozketa, 01

 

Zuloagaren koadroen zozketa, 02

 

Zuloagaren koadroen zozketa, 03

 

Zuloagaren koadroen zozketa, 04

 

Zuloagaren koadroen zozketa, 05

 

etiketak: egoibarra