Eibarko Udalak eta UEUk Markeskoa eraikinaren lagapen-hitzarmena beste bost urterako luzatu dute.

Miguel de los Toyos eta Kepa Sarasola, alkatea eta UEUko zuzendaria

Miguel de los Toyos eta Kepa Sarasola, alkatea eta UEUko zuzendaria

2020/12/18

Abenuaren 4an egindako Udalbatzarrean aho batez onartu zen hitzarmena 5 urtez luzatzea.

Eibarko Udalak 2000 urteko azaroaren 28an sinatu zuen Udako Euskal Unibertsitatearekin 10 urterako lagapen hitzarmena.

Harrez gero hitzarmen horren luzapena 5 urtetik behin egin dute Udalak eta UEUk.

Udal eraikin hau 20 urte hauetan  UEUren Ikastetxe Nagusia izan da eta horrela izango da beste bost urtez ere.

Urte hauetan guztietan UEUren jarduerak ugaritzen eta zabaltzen joan dira, eta erreferente bihurtu da euskaraz burututako formazio alorrean. Urtez urte eskaintzak eta erabilerak gora egin dute.

Gainera 2020 urtean Markeskoa Euskal Herriko Unibertsitatearen ikastetxe atxiki bilakatu da eta bertan Irakaskuntza Masterra eskaintzen hasi dira, ikasle kopuruari dagokionez arrakasta handiarekin.

Horretaz gain Eibarko eta kanpoko hainbat elkarte eta erakunderentzat ere euren formakuntza saioetarako erreferentziazko gune bilakatu da: HABE, IVAP, Hezkuntza saila, Tekniker, Badihardugu, Codesyntax, …eta kitto, Arrate Kultur Elkartea