Eibarko Udalak "Atxia motxia. Eibarko umien kuadernua" banatuko du LHko ikastetxe guztietan

Liburuaren azala

Liburuaren azala

2023/02/06

Ego Ibarra batzordeak kaleratutako koadernoak dira eta Eibarko historia jolasaren eta denborapasen bidez ezagutzeko aukera ematen du; baina, batik bat, belaunaldien arteko transmisio-tresna izan nahi du.

Atxia motxia. Eibarko umien kuadernuak herriaren sorrera, Eibarko emakumeak, artistak, herriko mapa, txoriak, arbolak, san blasaren errezeta, Eibarren egindako tresnak, erreka, eraikinak eta beste hainbat gauza batzen ditu. Horrez gain, herriko euskara umeen mundura gerturatzeko ere erreminta apartekoa izan daiteke.

Hortaz, Azpilikueta marrazkilariaren marrazkiak eta Badiharduguko kideen testuak batzen dituen umeen koadernoak, jolas- eta ezagutza-tresna izan nahi du.

Izenburu nagusia, Atxia Motxia kantu ezagun eder herrikoitik hartua da Eibarko Juan Bautista Gisasola (1885-1948) musikari famatuak musikatu zuen lana gogora ekartzearren, antzinako ume-joko baten oinarritutakoa eta Orfeón Eibarrésak lehenengo bider 1935ean abestu zuena.