Eibarko Udala

Euskaltegiko matrikulazio epea zabalik

2025/09/11
kartela

Udal Euskaltegian 2025-2026 ikasturterako matrikula epea zabalik dago irailaren 26ra arte.

Eibarko Udal Euskaltegian matrikula egiteko epea zabalik egongo da irailaren 26ra arte. Maila guztiak eskaintzen ditugu, A1, A2, B1, B2, C1 eta C2. Eskolak goizez edo arratsaldez izaten dira, eta txandaka aritzeko aukera dago. Autoikaskuntza sistema ere badugu, tutoretza eta mintzasaioen bitartez osatzen duguna. HABEren azterketa ofizialetara aurkezteko prestaketa egiten dugu.

Tarifa bereziak ditugu; begiratu HEMEN.

Informazio gehiago nahi izanez gero: Udal Euskaltegia: Bista Eder, 10, 2. solairua // euskaltegia@eibar.eus // 943700912 - 688698566 (Whatsappez ere bai) 

Aurtengo ikasturteko spota HEMEN