Eibarko Udal Euskaltegiko ikasleek emaitza onak izan dituzte HABEren azterketa ofizialetan
2025/06/17

Argitaratu dira HABEren idatzizko proben emaitzak. EAEn gainditutakoen portzentajea % 43,06koa izan da eta Eibarko Udal Euskaltegikoena, berriz, % 58,3koa.
Guztira, EAEn 16.221 pertsonak hartu dute parte B1, B2, C1 eta C2 mailetako probetan. Horietatik % 43,06k gainditu dute zegokien maila proba idatzian, hau da, 6.984 hautagaik; Eibarko Udal Euskaltegiko 103 lagun aurkeztu dira HABEren azterketetara eta 60k gainditu dute, % 58,3k, hain zuzen ere.
EAEko emaitzak mailaz maila:
- B1: % 71,27
- B2: % 58,22
- C1: % 31,78
- C2: % 25,22
Eta Eibarko Udal Euskaltegiko emaitzak mailaz maila:
- B1: % 100
- B2: % 100
- C1: % 50
- C2: % 33
Bestalde gogorarazi nahi dugu zabalik dagoela Udako Ikastaroan izena emateko epea ekainaren 20ra arte, eta kontuan hartu ikastaroa egiten dutenek deialdi itxira aurkezteko aukera izango dutela.