Eibarko Euskara etxean eta etxetik lanean

2020/04/07

COVID-19 dela eta Euskara Zerbitzua eta Euskategia etxetik ari dira zerbitzua ematen. Itxialdi egoera honetan eibartarrei egonaldia arinagoa eta probetxugarriagoa egiten lagundu nahi diegu.

Horretarako www.eibarko-euskara.eus webgunean, Facebook-en (https://www.facebook.com/EibarkoEuskara/) eta Twitterren (https://twitter.com/Eibarkoeuskara) egunero ariketak, azalpenak, jokoak, eta euskara lantzeko eta euskaraz bizitzeko gomendioak argitaratzen dihardugu egunero.