Eibar 1931-1945 Memoria Proiektua - Ibilbideak Eibarko hirigunean

II. Errepublika, Gerra Zibilia eta ondorengo berreraikuntza lanei buruz Eibarko hainbat lekutan jarritako QR-en inguruko 4 bisita gidatu egin ahal izango dira hirigunean.
Ibilbideak Jesus Gutierrez historialariak eta Jose Luis Valenciagak gidatuko eta azalduko dituzte. QR dispositiboen kapturarako zazpi interes-gunetik pasatuko dira. Horietan 1931 eta 1945 bitartean Eibarren izandako gertakizunen inguruko informazio esanguratsua eskaintzen da. Testuak, argazkiak. irudiak eta bideoak biltzen dituzte.
Bisitak Ego Gain kalean hasiko dria, Labaderokua babesleku zaharraren ondoran, eta ondoren Untzaga plazara (Udaletxea), San Andres Parrokiako hegoaldeko fatxadara, Bidebarrietara (San Agustineko bidegurutzearen ondoan), Urkizura (Bittor Sarasketako bidegurutzea), Errebalera (BBVA eraikinaren ondoan) eta Toribio Etxebarriara joango dira.
- urriak 19, gazteleraz 9 :00 – 12:00
- urriak 26, euskaraz 10:00 – 13:00
- azaroak 9, gazteleraz 10 :00 – 13:00
- azaroak 16, euskaraz 10:00 – 13:00
Doako bisita gidatuak, talde bakoitzeko 20 plaza.
Elkargunea: Untzaga Plaza hotela.
Izen-ematea: urriak 1-17, tel. 943 708435 kultura@eibar.eus