Domekak Kirolian

2022/03/04

Eibarko Udalak eta Eibarko Udal Kirol Patronatoak antolatuta neguko igande arratsaldeetan, 8-11 urte bitarteko haurrentzat, kirola eta jolasteko gunea irekiko da Ipuruako Kiroldegian.

Domekak Kirolian jarduerak haurrei kirola egiteko eta jolasteko aukera emango die. Jarduera igandeetan zabalduko da 17:45etik 19:45era. Urtarrilaren 16an zabalduko da zerbitzua eta martxoaren 27 arte egongo da zabalik.

Astixa A.Z. enpresako 2 begirale egongo dira jarduera hau aurrera eramaten. Kirol eta jolas ezberdinak uztartuko dituzte, betiere ondo pasatzea helburu nagusia izanik. Jardueran parte hartzeko ezinbestekoa da Kiroldegiko bazkide txartela izatea. Horientzat jarduera doakoa izango da.

Domekak kirolian jarduera Ipurua Kiroldegiko kantxa berdean egingo da.

Animatu eta etorri ondo pasatzera!