'Uler-saioak' euskarazko moduluko diploma-banaketa

Diploma banaketako irudia

diploma banaketa

2022/02/04

“Uler-saioak” euskarazko modulua arrakastaz amaitu duten Debabarrena Integra- Bat Eginez programako ikasleen diploma-banaketa

Debabarrena Integra – Bat Eginez egitasmoaren 16. edizioa da aurtengoa, baina euskara lehen aldiz sartu da  da lanerako oinarrizko formakuntza eskaintzen duen programa honetan.

Ekitaldian Jon Iraola, alkatea, Patxi Lejardi, zinegotzia eta Euskara batzordeburua, Carlos Abad, Armeria Eskola Elkarteko presidentea, “uler-saioak” moduloko ikasleak eta Aitor Puy, ikastaroko irakaslea, egon dira.

Banaketa ekitaldian denek adierazi dute euskara-saioak oso arrakstatsuak izan direla, metodologia oso dinamikoa eta ikasleen jarrera eta aprobetxamendua oso ona. Metodologia berria izanik frogatu da Debabarrena Integra - Bat Eginez moduko formakuntza zikloetan txertatzeko oso egokia dela.

“Uler-saioak” urrian hasi eta otsailaren 4an bukatu dira. Bertan 8 ikaslek hartu dute parte. Metodologia Soziolinguistika Klusterrak eta EHUak landu diseinatu dute, eta Eibarren Udalaren laguntzaz jarri da martxan.

“Uler-saioak” 60 orduko moduluaren helburua euskarazko ahozko ulermenean oinarrizko maila lortzea da, eta modu horretan integrazio laborala eta soziala erraztea.

Debabarrena Integra- Bat Eginez egitasmoaren helburua lan munduan integrazioa errazteko oinarrizko formakuntza ematea da eta Armeria Eskola elkarteak bideratzen du Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua.

Euskara saioak Eibarko Udalaren eta Armeria Eskolako Elkartearen arteko lankidetzari esker eman dira.