Delirium konpainia kanariarraren "Proyecto Fausto" antzezlanaren emanaldia bertan behera geratu da

"Proyecto Fausto" antzezlanaren kartela.

"Proyecto Fausto" antzezlanaren kartela.

2020/11/10

Azaroaren 13rako aurreikusita zegoen "Proyecto Fausto" antzezlanaren antzezpena bertan behera geratu da, Delirum konpainia kanariarraren eskutik. Emanaldia PLATEA arte eszenikoen estatuko programaren barruan dago, eta Eibarko Udala programa horri atxikita dago.

Eteteko arrazoiak bi dira. Alde batetik, koronabirusaren intzidentzia-tasaren aldea bi lurraldeen artean. Tenerifen 100.000 biztanleko 116 kasu daude, eta Eibarren 2.165. Bestetik, hegaldien zailtasunak eta atzerapenak.

Egoera honen aurrean, Delirium konpainiak eta Udalak emanaldia bertan behera uztea eta 2021eko antzerki programaziora atzeratzea adostu dute.