Debabarrena Integra Bat Eginez Programan izen-emate epea zabalik

Aurreko ikasturteko ikasleak euskarako diploma jasotzen

euskarako diploma jasotzeko ekitaldia

2023/07/21

2023-2024 ikasturterako Debabarrena Integra programaren 18. edizioa antolatu du Armeria Eskola Elkarteak. Izena emateko epea irailaren 11ra arte zabalik egongo da. Armeria Eskola Elkarteak kudeatu eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako programaren helburua, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden langabeak gizarteratzea eta laneratzea da.

Ekimenak bi fase ditu. Lehenengoan ohikoa den bezala, matematikak eta gaztelera landuko dira, atal hau 180 ordu ingurukoa izango da. Fase hau irailaren 18an hasi eta urtarrilaren 25ean amaituko da, astelehenetik ostegunera, 10:00-13:00 ordutegian. Azken bi urteetako arrakasta ikusita, euskarazko uler-saioak (60 ordu) eskainiko dira, Eibarko Udalaren lankidetzari esker. Uler saio hauen helburua euskarazko ahozko ulermenean oinarrizko maila bat eskuratzea da eta modu honetan gizarteratzea erraztea.

Bigarren fasean, FMEE0108 FABRIKAZIO MEKANIKOKO ERAGIKETA OSAGARRIAK (400 ordu + 40 ordu PPNL = 440 ordu) profesionaltasun ziurtagiria emango da Armeria Eskolan, astelehenetik ostiralera eta 15:00 - 20:00 ordutegian. Lan-Administrazioak egiaztatutako 1. mailako Profesionaltasun Ziurtagiri bat da eta gainditzen dutenek praktiketako modulua egin ahalko dute. Azkenik, KURRIKULUMA eta LAN-ELKARRIZKETAK landuko dira DAITEKE Gizarte Aholkularitzaren eskutik.

Interesa duten pertsona guztiek LANBIDEn izena emanda egon beharko dute enplegu-eskatzaile gisa, 16 urte beteta izan beharko dituzte eta Debabarrena eskualdean bizi beharko dira.

Izen ematea,  lotura honetan klikatuz, 943203244 / 615 775 556 telefono zenbakietara deituz edo Armeria Eskolako 104 Bulegora bertaratuz egin daiteke.