Dantzan Masterclass-ea

2019/04/12

Eibarko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Dantzan Masterclass-ea antolatu dute.

Eibarko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoan Gazte Tour emanaldia antolatu dute maiatzaren 4rako Eibarren. Goizeko 11:30ean hasita Ipurua Kiroldegiko dantza gelan (piszinan gainean dagoena), Dantzan Masterclass-ea izango dugu eguerdiko 13:00ak arte. BaGOaz-eko koreografoek emango dute Masterclass-ea, BAMBOO Donostia taldekoen eskutik. Masterclass-ean partehartzeko apirilaren 23tik maiatzaren 2ra bitartean PEGORAn izena eman beharko da. Masterclass-ea doako da.

Dantzan Masterclass-ea:

Izen ematea: apirilaren 23tik maiatzaren 2ra (biak barne) PEGORAn

Norentzat: 2006. urtean edo lehenago jaiotakoentzat

Non: Ipurua Kiroldegiko goiko dantza gelan.

Ordua: 11:30-13:00

Prezioa: Dohainik

Masterclass-earen oinarriak bertan klikatuta lortu ahal izango dituzu eta bertan klikatuta eskaera luzatzeko eskaera-orria