Eibarko Udala
San Andres jaiak

"Collage Herrikoia", San Andres jaietako kartel irabazle berria, lehiaketaren oinarriak ez betetzeagatik hasieran aukeratutakoa deskalifikatu ondoren

2024/11/20
San Andres jaietako kartel irabazle berria.
San Andres jaietako kartel irabazle berria.

Amaia Baztarrika artista eibartarraren lana da kartel irabazlea.

Joan den ostiralean, Eibarko Udalak "Sabor rural" izeneko San Andres 2024ko Lehiaketaren kartel irabazleri buruz salaketa jaso zuen sare sozialen bidez. Egoera aztertu ondoren, Kultura Saila eta Alkatetza deliberatzen hasi ziren erabaki bat hartzeko.

Eibarko Udalak deskalifikatu egin du 2024ko San Andres lehiaketa irabazi duen kartela,  "Sabor rural" izenekoa, egiaztatu ondoren Internetetik baimenik gabe hartutako irudiak zituela. Erabaki horren ondorioz, beste kartel irabazle bat aukeratu da, hain zuzen, Amaia Baztarrika artista eibartarraren "Collage Herrikoia".

Lehiaketak hiru hamarkada baino gehiago daramatza artisten parte-hartzea eta herriko jaien hedapena sustatzen, eta bilakaera nabarmena izan du denbora honetan guztian zehar; aurrerapen teknologikoetara egokitu da eta aukera eman du proposamenak digitalki aurkezteko. Hala ere, tresna digitalen erabilerak eta Interneteko irudiak eskura izateak erronka berriak planteatu ditu, besteak beste, jabetza intelektualarena.

Kasu honetan, antzeman zen saritutako kartelaren egileak bereak ez ziren bi marrazki erabili zituela diseinuan. Epaimahaiak kartela hainbat tresnarekin egiaztatu zuen, eta ez zuen antzekotasunik identifikatu, baina sare sozialetan zabaldu ondoren, irudien erabilera desegokiari buruzko salaketak sortu ziren. Marrazkietako bat berre horretan kopiatu zen, eta besteak, berriz, aldaketa txikiak batzuk eginda, hala nola norabidea eta kolorea aldatuta, baina jatorrizko silueta bere horretan mantenduz.

Lehiaketaren oinarriak ez betetzeak eraman du Udala saria baliogabetzera; izan ere, oinarrietan debekatuta dago baimenik gabe egile-eskubideek babestutako irudiak erabiltzea.

Sabor rural” kartela deskalifikatu ondoren, lehiaketaren epaimahaia astelehenean bildu zen berriz ere, finalisten artean beste irabazle bat aukeratzeko. Hautatutako lana Amaia Baztarrikaren Collage Herrikoia" izan zen.