Coliseo Antzokiko sarreren diruaren itzulketa (COVID-19)

Coliseo Antzokia.

Coliseo Antzokia.

2020/07/16

COVID-19aren ondorioz, Coliseo antzokian egin beharreko emanaldiak eta ikuskizunak bertan behera geratu ziren alarma egoeran zehar. Online erositako sarreren dirua itzuli egin zen, baina leihatilan erositako sarrerena, aldiz, ez.

Zentzu honetan, leihatilan erositako sarrerak dituztenek 2020ko uztailaren 16tik irailaren 30era (biak barne) dirua itzultzeko eska dezakete, inprimakia betez eta itzuli beharreko sarreren irudiak erantsiz https://www.eibar.eus/coliseoa_covid19 estekan.

Norbaitek formularioa elektronikoki betetzeko baliabiderik ez baditu, Kultura Sailarekin jarri behar da harremanetan, 943 708435 telefonoan, tramitea aurrez-aurre egin ahal izateko eguna eta ordua zehazte aldera.

Ordainketak:

  • Uztailaren 16tik 26ra bitartean egindako itzulketa-eskaerak uztailaren 30ean ordainduko dira.
  • Uztailaren 27tik abuztuaren 31ra bitartean egindako itzulketa-eskaerak irailaren 11an ordainduko dira.
  • Irailaren 1etik 30era bitartean egindako itzulketa-eskaerak urriaren 9an ordainduko dira.