"Baga Biga Higa" hitzaldi-kontzertua Coliseoan

Emanaldiaren argazkia

DBH4ko ikasleak emanaldian

2022/04/04

Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta musikariak Eibarko ikasleen aurrean izan dira gaur goizean Coliseo antzokian

Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta, Eibarko DBH 4ko ikasleek "Baga, biga, higa" hitzaldi-kontzertua izan dute Coliseo antzokian. Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezen egitasmo honek kultur-transmisioa du xede; euskal musika, erreferenteak eta zaletasuna sustatzeko proiektua da. Hitzaldi-kontzertu honen bitartez, hitzez eta kantuz, euskal gizartearen eta musikaren historiaren gaineko errepasoa egin dute Eibarko ikasleekin: 60ko hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera artekoa. 

Eibarko DBHko hiru ikastetxeetako 4. mailako 275 ikaslek eta euren irakasleek aukera ederra izan dute, ordubete pasatxo iraun duen emanaldian, euskal musikaz gozatzeko. Lehenengo emanaldia La Salleko eta aldatzekoikasleak gerturatu dira Coliseora 9:00etan, eta 11:00etan, berriz, Eibar BHIko ikasleak izan dira ikusentzule.