"Baga, Biga, Higa" hitzaldi-kontzertua

2021/03/12

Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta musikariak Eibarko ikasleen aurrean izan ziren atzo Coliseo antzokian

Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta, Eibarko DBH 4ko ikasleek "Baga, biga, higa" hitzaldi-kontzertua izan zuten atzo Coliseo antzokian. Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezen egitasmo honek transmisioa du xede; euskal musika, erreferenteak eta zaletasuna sustatzeko proiektua da. Hitzaldi-kontzertu honen bitartez, hitzez eta kantuz, euskal musikaren historiaren gaineko begirada eskaini zitzaien ikasleei: 60ko hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera artekoa. 

Eibarko DBHko hiru ikastetxeetako 4. mailako 282 ikaslek eta euren irakasleek aukera ederra izan zuten, ordubetez, euskal musikaz gozatzeko. Segurtasun neurriak eta aforoak errespetatzeko, hiru saio egin ziren goizean zehar: 09:00etan, 11:00etan eta 13:00ean.