Badator Antzerki Laborategia!

2021/09/01

Eibarko Udalak "Antzerki laborategia" tailerra antolatu du arte eszenikoen lanketa eta aukera herritarrei eskaintzeko asmoz. Aurrematrikula egiteko epea 2021eko abuztuaren 30etik irailaren 22ra bitartean egongo da zabalik. Lau talde ezberdin egongo dira: LH 3., 4. eta 5. mailakoentzat; LH 6., DBH 1. eta 2. mailakoentzat; DBH 3., 4. eta Batxilergoko 1. eta 2. mailakoentzat; eta helduak.

Tailerrak Errebal plazian burutuko dira, eraikinaren bigarren solariuan. (Elebitan)

Irakaslea: Irene Hernando

Tailerraren hasiera: urriak 6.

Tailerraren amaiera: urtarrilak 26.

Tailerrak asteazkenetan burutuko dira.

LH 3., 4., 5. eta 6. MAILAKOENTZAT eta DBH 1. ETA 2. MAILAKOENTZAT.

Aukeran (adierazi zein ordutan nahiago duzun). Biak aukeratu ahal dituzu.

  • 1 txanda: 17:00etatik 18:15etara.
  • 2 txanda: 18:15etatik 19:30etara.

DBH 3., 4., BATX 1. ETA 2. MAILAKOENTZAT eta HELDUAK

Aukeran (adierazi zein ordutan nahiago duzun). Biak aukeratu ahal dituzu.

  • 1 txanda: 15:45etatik 17:00etara.
  • 2 txanda: 19:30etatik 20:45etara.

Prezioa: (urritik urtarrilera):

  • Eibarren erroldatutakoak 40€.
  • Eibarren erroldatuta ez daudenak 80€

Ikastaroaren ordainketa: Ikasleei matrikularen zenbatekoa ordainketa bakar batean kobratuko zaie, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: txanda bakoitzean, gutxienez 8 pertsona, gehienez 24.

Tailerren hizkuntza: elebietan

Aurrematrikula: antzerki tailerrean izena emateko aurrematrikula egin beharko da abuztuaren 30etik irailaren 22ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan: https://formularioak.eibar.eus/eu/antzerkilaborategia

Aurrematrikula egiteko epea amaitzerakoan behin-behineko zerrendak lortuko dira eta taldeen kudeaketa burutuko da.

Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), 2021eko irailaren 29an.

Izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira.

Izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: irailaren 27an 10:00etan. Zozketa era honetan egingo da:

  • Zozketa egin aurretik txanda bakoitzean izena eman duten pertsona guztiekin zerrendak egiten dira alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.
  • Zaku batean eskatzaile adina zenbaki sartuko dira, eta taldeko gehieneko plaza adina bola aterako dira.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrendak egingo dira. Zerrenda horiek PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus), egongo dira 2021eko irailaren 29an, 12:00etatik aurrera. Zerrenda horiek argitara ematen diren unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, ondoren adierazten den dokumentazioa tailerra burutuko den lehen egunean aurkeztuz:

  • Antzerki tailerrean izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta tailerrera joango den adingabearen aita, amak edo tutoreak sinatuta.
  • Tutoreen kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.