"Aurten bai, Eibarren 1.500 euskaraz!" lelopean abiatu du udalak errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina.

2020/04/06

Aurtengo kanpainan azpimarratu nahi da bizi dugun egoera berezi honetan hizkuntzari ere erreparatzeko aukera dugula. Eibarren euskaraz bizi nahi duten herritar guztiei errenta aitorpena euskaraz egiteko gonbita egin nahi zaie kanpaina honen bitartez.

2018ko aitorpen kanpainan 1.280 egin ziren euskaraz 14.195etik. 2019an, berriz, 1.402 egin ziren euskaraz 14.234tik. Iazko kanpainaren leloa 1.500 baietz Eibarren! Izan zen, baina ez zen iritsi erronka hori gainditzera. Horregatik aurtengo leloa “aurten bai” da.

Errenta aitorpena euskaraz egitera animatzeaz gain, Gipuzkoako Ogasunarekin euskaraz egin daitekeela, eta zer eta nola egin behar den azalduko da kanpainan zehar. HEMEN.

Errenta aitorpen kanpainari buruzko datak eta informazio zabalagoa HEMEN.

Errenta kanpainaren leloa

kanpainaren irudia