Eibarko Udala
egoibarra

Asteazken honetan, 19:30ean, San Andres Parrokiaren egoeraren inguruko hitzaldi bat egingo da Portaleko areto nagusian

2024/11/25
Asteazken honetan, 19:30ean, San Andres Parrokiaren egoeraren inguruko hitzaldi bat egingo da Portaleko areto nagusian
2023ko urtarrilaren 19an parrokiaren gangako dobeletako bat koroaren gainean erori zen; hori dela eta, gaur egun itxita dago.

Asteazken honetan, hilak 27, San Andres elizako egungo egoeraren eta egingo den proiektuaren inguruko hitzaldia egingo da Portaleko areto nagusian.

2023ko urtarrilaren 19an parrokiaren gangako dobeletako bat koroaren gainean erori zen. Udal-arkitektoak ikuskatze-bisita egin zuenean, egiaztatu zuen teilatupeko egurrezko egituraren egoera ez zela ona.

Gipuzkoako Gotzaindegiak eta Aldundiak dobelak birkokatzeko eta josteko lanak egin zituzten urgentziaz, eta hainbat azterketa egin ondoren, 2023ko apirilaren bukaeran eliza ixtea erabaki zuen Gipuzkoako Gotzaindegiak, ez zegoelako erabiltzaileen segurtasuna bermatzerik.

Egin dena, egiten ari dena eta egingo dena herritarrei azaltzeko helburua du asteazkeneko hitzaldiak, eta Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Gotzaindegiko, Zetabi Arkitekturako eta Udaleko ordezkariek emango dituzte azalpenak.

Gogoratu webgune honetan San Andres Parrokiaren bisita birtuala eskuragarri dagoela eta barrualdea sekula baino hobeto ikusteko aukera dagoela.