Aratoste martitzena

2018/02/12

2018ko Aratosteak agurtzeko ekitaldiz beteriko Aratoste martitzena ospatuko dugu.

2018ko aratosteei amaiera ezin hobea emateko, 'aratoste martitzena' egunean, Untzaga plazan, 17:00etatik 18:30era, umeendako jolasak izango dira Astixaren eskutik. Sardinaren entierru txikia 18:30ean hasiko da Adolfo Jainaga soinujole taldea eta Hortzmuga Kale antzerkiaz lagundurik. 19:00etan "Break in Eibar" dantza ikuskizuna izango dugu eta jarraian Umeendako diskoteka Untzagako karpan "Arima Cool Tour" taldearen eskutik.