Antzerki laborategiaren zerrendak

2022/02/03

Eibarko Udalak "Antzerki laborategia" tailerra antolatu du arte eszenikoen lanketa eta aukera herritarrei eskaintzeko asmoz. Izen emate epea amaiturik taldeak osatu egin dira.

Epearen barruan izena eman duten haur, nerabe, gazte eta heldu guztiak onartu egin dira, bai 0 mailan eta baita 1 mailan ere.

Eskeinitako txanda guztiak martxan jarri dira.

0 mailako ikasleek datorren asteartean, otsailak 8, hasiko dira.

1. mailako ikasleek jadanik hasita dute tailerra.

Tailerrak Errebal Plazian burutuko dira, eraikinaren bigarren solariuan. Sarrera 2. solairuan bertan dagoen atetik izango da, Muzategi kaletik. Irteera ere ate berdinetik egingo da.

Informazioa eta izen-emate orria partehartzaileei emailez bidaliko zaie.