Afariketan programa abiatzera doa

Afariketan Haurrak

haurrak jolasean

2020/09/18

2020/2021 ikasturtean zehar afariketan programan parte hartu nahi dutenek, irailaren 21etik 28ra bitartean aurre-matrikula egin beharko dute.

Arrateko Andra Mari ikastetxean, San Andres eskolan, Ignazio Zuloaga Institutuan, Indianokua gaztelekuan, Urkizu ikastetxean eta Tiburtzio Anitua 27ko lokalean burutzen den egitasmoa da. Bi talde nagusi ditugu, alde batetik 2015. urtean jaiotako haurrak (haur hezkuntzako 3. mailakoak) eta bestetik lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeak. Haur hezkuntzako haurrak astean bi egunez izango dute zerbitzua ordu beteko iraupenarekin eta lehen hezkuntzako haurrak astean bi eguneko zerbitzua ordu eta erdiko iraupenarekin. Ordutegiak izena emateko orritxoan kontsultatu ditzakezu.

Aurrematrikula epea:

Irailaren 21etik 28ra. Internet bidez www.astixa.eus webgunean.

Behin betiko matrikula:

Urriaren 5etik 7ra. 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara (Indianokua gaztelekuan, Muzategi 3)

Urriaren 5ean 16:00etatik 18:00etara (Arrateko Andra Mari ikastetxean eta Tiburtzio Anituako lokalean)

Prezioa:

Haur hezkuntzako haurrak urte osorako (2015ean jaiotakoak): 50€

Lehen hezkuntzako haurrak urte osorako: 75€

Behin betiko matrikulan orria behekaldeko esteketan lortu ahal dituzu edo Astixan jaso ahal duzu. Ordainketaren ziurtagiria izena ematerakoan aurkeztu behar da, parte hartuko duen umearen izenean.

Haur hezkuntzako haurrak (2015ean jaiotakoak): behin betiko matrikulazio orria.

Lehen hezkuntzako haurrak: behin betiko matrikulazio orria.

Informazio guztia foiletoan, ordutegiak, tokiak,... Sakatu hemen

Gurasoen bilerak:

Programaren berri emateko ondorengo egun eta tokietan guraso bilerak antolatu ditugu zuen zerbitzuari buruzko informazio guztia emoteko eta baita zuen zalantzak argitzeko.

Urriak 13 17:00etan Amañan, Tiburtzio Aniatua 27ko lokalean.

Urriak 13 16:30ean, Arrateko Andra Mari ikastetxean.

Urriak 14 18:00etan, Portaleako Areto nagusian (San Andres, Urkizu, Sansaburu eta Jardiñetako zerbitzuentzat).

Matrikula kopuruak ditugun plazak baino ugariagoak izan ezkero, zozketa egingo da.