Errebal afariketan, Afariketan eta Jazinto Olabeko ludotekan parte hartzeko aurrematrikula epea zabalik, irailaren 20tik 27ra

2021/09/17

2021/2022 ikasturtean zehar Errebal afariketan, Afariketan eta Jazinto Olabeko ludotekan parte hartu nahi dutenek, irailaren 20tik 27ra bitartean aurre-matrikula on line egin beharko dute.

ERREBAL Afariketan

Errebal plazia eta Indianokua gaztelekuan burutuko den programa da. Bi talde nagusi ditugu, alde batetik 2016. urtean jaiotako haurrak (haur hezkuntzako 3. mailakoak) eta bestetik lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeak. Haur hezkuntzako haurrak astean bi egunez izango dute zerbitzua ordu beteko iraupenarekin eta lehen hezkuntzako haurrak astean bi eguneko zerbitzua ordu eta erdiko iraupenarekin.

Izen ematea:

Irailaren 20tik 27ra. Derrigorrezkoa on line egitea.

https://formularioak.eibar.eus/eu/errebalafariketan

Taldeak:

Astelehen-asteazken edo astearte-ostegun
5 urtekoak 16:45-17:45
LH1 eta LH2 mailak 16:45- 18:15

Prezioa:

  1. 5 urtekoak: 50€ ikasturte osoa
  2. 6-7 urtekoak: 75€ ikasturte osoa

Afariketan:

Arrateko Andra Mari ikastetxean, Sansaburu eta Tiburtzio Anitua 27ko lokalean (Amaña) burutzen den egitasmoa da. Bi talde nagusi ditugu, alde batetik 2016. urtean jaiotako haurrak (haur hezkuntzako 3. mailakoak) eta bestetik lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeak. Haur hezkuntzako haurrak astean bi egunez izango dute zerbitzua ordu beteko iraupenarekin eta lehen hezkuntzako haurrak astean bi eguneko zerbitzua ordu eta erdiko iraupenarekin.

Izen ematea:

Irailaren 20tik 27ra. Derrigorrezkoa on line egitea.

https://formularioak.eibar.eus/eu/afariketan

Taldeak:

Amaña:

  1. 2016an jaiotakoak: astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 18:00etara
  2. LH1 eta 2: astearte eta ostegunetan 17:00etatik 18:30etara

Arrateko Andra Mari:

  1. 2016an jaiotakoak: astearte eta ostegunetan 16:00etatik 17:00etara
  2. LH1 eta 2: astelehen eta asteazkenetan 16:00etatik 17:30etara

Sansaburu:

  1. 2016an jaiotakoak: astelehen eta asteazkenetan 16:30etatik 17:30etara

Prezioak:

  1. 5 urtekoak: 50€ ikasturte osoa
  2. 6-7 urtekoak: 75€ ikasturte osoa

 

Jazinto Olabeko ludoteka

Jazinto Olabeko zerbitzua Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitartean dauden haurrentzat zuzenduta dago. 

Ordutegiak:

  1. Haur Hezkuntzako 3 mailakoek eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek:  16:30etik 18:00etara
  2. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailarako ikasleak:  18:00etatik 19:30era

Ludoteka astelehenetik ostiralera zabalik egongo da.

Izen ematea:

Irailaren 20tik 27ra. Derrigorrezkoa on line egitea.

https://formularioak.eibar.eus/eu/ludoteka

Prezioa:

Haur guztiak: 75€ ikasturte osoa