Eibarko Udala
Jazinto Olabeko ludoteka Errebaleko ludoteka Afariketan

Afariketan, Errebal eta Jazinto Olabeko ludoteken Haur Zerbitzuak

2024/10/01
Haur zerbitzuak
Eibarko Udalak antolatzen dituen Haur Zerbitzuetan onartuak izan diren haur-zerrendak argitaratu dira

Eibarko Udalak ikasturte berriari begira antolatzen dituen Haur Zerbitzuetan izena emateko epea amaitu berri da. Jaso diren eskaerak ditugun plazak baino ugariagoak izan direnez, zozketak egin dira Jazinto Olabe eta Errebaleko ludoteken Haur Zerbitzuetan.

Jazinto Olabeko ludoteka

2019an jaioak, LH1 eta 2 mailak. Zozketa egunka egin da, haur guztiek behintzat egun bateko zerbitzua izan dezaten. Eskaera oso handia izan denez, 1-2 eguneko erabilerara mugatu da zerbitzua, betiere haurrak eskatu dituen egunen barruan. Asteko egunetan begiratzen joan ea zuen seme/alaba zein egunetan (batean edo batean baino gehiagotan) onartua izan den.

Behin betiko matrikula-egunak urriaren 1etik 3ra izango dira. Egun hauetan behin betiko matrikula egin ez duenak lortutako plazari uko egiten diola ulertuko dugu eta plaza hau zozketak eman duen emaitzaren arabera, beste haur bati egokituko zaio. Zozketaren emaitzak hauexek izan dira egunez egun:

LH3 mailatik 6. mailara bitarteko ordutegian eskaera guztiak onartuak izan dira, ikasle bakoitzak eskatutako egunetan.

Urriaren 1etik 3ra bitartean behin betiko matrikula egin behar dute Jazinto Olabeko ludotekan 10:00etatik 13:00ak bitartean edo 16:00etatik 18:00ak bitartean.

Behin betiko matrikula egiteko bi dokumentu aurkeztu behar dira:

1.- Udalekua ordaindu izanaren ordainagiria. Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA.

2.- Matrikula orria. Jazinto Olabeko ludoteka

2024ko urtarrilaren 31n Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren edota Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren edota Gizarte Larrialdietarako Laguntzen titularra edota elikagaien-bankuaren programan sartuta bazaude, familia, tutore edo harrera familientzako laguntza jaso dezakezu. Matrikula orriarekin Gizartekintzako Sailera hurbildu eta bertan dirulaguntza honen baieztapena jasoko duzu: behin betiko matrikula orria eraman eta bertan Udaleko zigilua emango dizute.

Errebaleko ludoteka

2019an jaioak, LH1 eta 2 mailak. Zozketa egunka egin da, haur guztiek behintzat egun bateko zerbitzua izan dezaten. Eskaera oso handia izan denez 1-2 erabilerara mugatu da zerbitzua betiere haurrak eskatu dituen egunen barruan. Asteko egunetan begiratzen joan ea zuen seme/alaba zein egunetan (batean edo batean baino gehiagotan) onartua izan den.

Behin betiko matrikula egunak urriaren 1etik 3ra izango dira. Egun hauetan behin betiko matrikula egiten ez duenak lortutako plazari uko egiten diola ulertuko dugu eta plaza hau zozketak eman duen emaitzari kasu eginez, beste haur bati egokituko zaio. Zozketaren emaitzak hauexek izan dira egunez egun:

LH3 mailatik 6. mailara bitarteko ordutegian eskaera guztiak onartuak izan dira, ikasle bakoitzak eskatutako egunetan.

Urriaren 1etik 3ra bitartean behin betiko matrikula egin behar dute Indianokua gaztelekuan 10:00etatik 13:00ak bitartean edo 16:00etatik 18:00ak bitartean.

Behin betiko matrikula egiteko bi dokumentu aurkeztu behar dira:

1.- Udalekua ordaindu izanaren ordainagiria. Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA.

2.- Matrikula orria. Errebaleko ludoteka

2024ko urtarrilaren 31n Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren edota Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren edota Gizarte Larrialdietarako Laguntzen titularra edota elikagaien-bankuaren programan sartuta bazaude, familia, tutore edo harrera familientzako laguntza jaso dezakezu. Matrikula orriarekin Gizartekintzako Sailera hurbildu eta bertan dirulaguntza honen baieztapena jasoko duzu: behin betiko matrikula orria eraman eta bertan Udaleko zigilua emango dizute.

Afariketan

Amañako Afariketan programan izena eman duten haur guztiak onartuak izan dira.

Arrateko Andra Mari ikastetxeko Afariketan programa momentuz ez da egingo izen-emateak izan duen haur kopurua ez baita eskatutako gutxienekora ailegatu.

Behin betiko matrikula urriaren 1ean Amañako lokalean 16:00-18:00ak bitartean. Indianokua gaztelekuan urriaren 2 eta 3an 10:00-13:00ak eta 16:00-18:00ak bitartean.

Behin betiko matrikula egiteko bi dokumentu aurkeztu behar dira:

1.- Udalekua ordaindu izanaren ordainagiria. Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA.

2.- Matrikula orria. Afariketan