Abuztuko udaleku irekietan parte hartzeko aurrematrikula epea zabalik

2019/05/16

Maiatzaren 13tik 20ra bitartean "Firin faran abuztuan" eta "Umiak firin faran abuztuan" udaleku irekietan parte hartzeko aurrematrikula epea zabaldu da. Udaleku ireki hauek hirugarren urtez segidan aurkezten dira eta abuztuko lehenengo asteetan burutuko dira.

Eibarko Udalak antolatu berri dituen "Firin faran abuztuan" eta "Umiak firin faran abuztuan" udaleku irekietan parte-hartzeko, ezinbestekoa da maiatzaren 13tik 20ra bitartean aurrematrikula burutzea eta modu bakarra Online bidea izango da (www.astixa.eus webgunean).

Behin betiko matrikulaketa betetzeko (presentziala) eta udaleku irekien haur bakoitzaren programa jasotzeko, ekainaren 3tik 7ra bitartean izango da (aurrematrikula epearen barruan eginda dutenentzat). Indianokua gaztelekuko bulegoan burutu beharko da behin betiko izen ematea eta gurasoen edo tutoreen sinadura behar beharrezkoa da. Bulegoaren ordutegia 9:30etatik 13:00etara eta 15:30etatik 18:00etara.

Umiak firin faran abuztuan:

Umiak firin faran abuztuan programa 5 urteko haurrei zuzendua dago, hau da, 2013. urtean jaiotako haurrentzat.

Txanda: uztailaren 29tik abuztuaren 9ra. Haurrak ez dira Eibartik irtetzen. 10:00etatik 13:00ak arte.

Aurrematrikula: maiatzaren 13tik 20ra. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko.

On line: www.astixa.eus

Behin betiko matrikula: ekainaren 3tik 7ra. (Aurrematrikula eginda dutenentzat bakarrik)

Non: Indianokua gaztelekua

Ordutegia: 09:30-13:00 eta 15:30-18:00

  • Prezioa: 40€ umeko. Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.

Eskeintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero plazak zozketatuko ditugu

Firin faran abuztuan:

Firin faran abuztuan programa aldiz, lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko haurrentzat zuzendua dago.

  1. Txanda: uztailaren 29tik abuztuaren 9era

Aurrematrikula: maiatzaren 13tik 20ra. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko.

On line: www.astixa.eus

Behin betiko matrikula: ekainaren 3tik 7ra. (Aurrematrikula eginda dutenentzat bakarrik)

Non: Indianokua gaztelekua

Ordutegia: 09:30-13:00 eta 15:30-18:00

Prezioa:

  • 60€ umeko
  • 100€ anai-arrebak
  • 150€ hiru anai-arrebak
  • Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.

Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero, plazak zozketatuko ditugu.