Eibarko Udala

Udalak Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du abenduaren 3an

2022/12/01
Eguneko egitaraua
Aurten Eibarko elkarte eta erakundeek Udalaren babesarekin egun osoko egitaraua antolatu dute abenduaren 3rako.

Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Eguna goizeko 9:00etan hasiko da Bista Eder kalean horma-irudia baten margoketa herrikoiarekin eta gauean Untzagako karpan egingo den MP5 taldearen erromeriarekin bukatuko da. Bitartean umeentzako jolasak, Ustekaberekin kalejira eta bazkari herrikoia izango dira.

Egitaraua antolatzen Eibarren AKEBAI, eta kitto! Euskara Elkartea eta euskalgintza, eta euskaraz boteprontoan emakume gazteen taldea ibili dira.

Euskaraldia abenduaren 2an bukatuko da eta abenduaren 3a ospakizun eguna izango da.

Herritar guztiak gonbidatuta daude.