2022-2023 Antzerki laborategiaren zerrendak argitaratu dira

2022/07/21

Eibarko Udalak "Antzerki laborategia" tailerra antolatu du arte eszenikoen lanketa eta aukera herritarrei eskaintzeko asmoz. Izen emate epea amaiturik taldeak osatu egin dira.

Taldeak ikusteko klikatu ordutegiaren gainean:

Astearteetan:

18:15-19:30: Haurren talde hau bertan behera geratu da haur kopurua oso urria izan delako.

18:00-19:30 Helduentzat sortu den talde berria

19:30-21:00

Asteazkenetan:

15:30-17:00 Bertan behera geratu da.

17:00-18:15

18:15-19:30

19:30-21:00

Tailerrak Errebal Plazia eraikinean burutuko dira, eraikinaren bigarren solariuan. Sarrera 2. solairuan bertan dagoen atetik izango da, Muzategi kaletik. Irteera ere bai ate berdinetik egingo da.

Informazioa eta izen-emate orria parte-hartzaileei emailez bidaliko zaie irailaren 12tik aurrera. Klaseak urriaren 4 edo 5ean hasiko dira taldearen arabera. Lehendabiziko klase egunean matrikula orria irakasleari entregatu beharko zaio.