“Eibar, euskaraz heziko duen hiria” jardunaldia azaroaren 21ean

Mintegiaren iragarkia

Mintegia

2023/11/15

Jardunaldia Markeskoan izango da 9:30 - 13:30 bitartean. Eibarko Udalak Hiri Hezitzaileen nazioarteko erakundearen gutuna sinatzeko asmo sendoa dauka.

Jardunaldiaren egitaraua

Hiri hezitzailea aniztasuna, kultura, belaunaldiak eta formakuntzaren printzipioak barne hartzen dituen hiri bezala ulertu behar da. Gizartea aldatzen doan heinean hezkuntzaren testuingurua ere aldatzen doa eta hezkuntza formalean zein ez formalean honek eragina dauka. Eskolek lana berrantolatzen dihardute eta hiria bidelagun izan behar da prozesu honetan. Hiriaren beharrak identifikatu, izaera propioa sortu eta herritarrak subjektu aktiboak izatera bultzatu behar du. Eibarren egindako azterketa eta diagnostiko hainbatek fokoan euskaran jartzera eraman dute udala. Hau da, Eibar hiri hezitzailea da, baina euskaraz heziko duen hiri izan dadin lan egin beharra dago.

Lehendabiziko aldiz hiri hezitzailea kontzeptu bezala 1973. urtean aipatu zen UNESCOren txosten batean eta kontzeptuak bere baitan heziketaren eginkizuna zabaldu eta hedatzearen beharra aipatzen zen.

Prozesu honetan bideratzaile garrantzitsua izango da UEU, Udako Euskal Unibertsitatea, Markeskoan bere egoitza akademikoa duena eta, zalantzarik gabe, agente hezitzaile garrantzitsua dena Eibarren eta Euskal Herri osoan.