“Arrateko itsua” Zuloagaren gaztetako margolanak Eibarren lehen aldiz erakutsi arte egin duen bidea.

2020/11/23

Koadroa ikusteko, San Andres parrokiak ateak zabalik izango ditu abenduaren 1etik 6ra, arratsaldeko 5etatik 6etara.

San Andres egunean, azaroaren 30ean, Eibarko parrokian Arrateko itsua margolana ikusteko aukera izango da. Arte-liburuek aipatzen dute, baina orain arte sekula ez da jendaurrean jarri bide malkartsua egin duen Zuloagaren gaztetakok koadroak.

Hermés aldizkariak, 1917ko abuztuan ateratako alean, Pedro Mourlane Michelenaren “Familia” artikulua dakar, eta bertan Juan Jacobo Curtis bidaiari ingelesak Widness Edinburgoko aldizkarian kaleratutako artikuluaren berri ematen du. Curtis 1888an etorri zen Eibarrera, eta Placido Zuloagaren museoa ikustera joan zen. Bien arteko elkarrizketa jasotzen du artikuluan; Curtisek Zuloagari semeak pintatzen duen galdetzen dionean, hauxe erantzun zion damaskinatzaile handiak: “Ha pintado a un ciego que hay en Arrate. Es un ciego de apostura bíblica que puede ser bien pintado, un Job en el estercolero. Iñacito le ha interpretado muy bien. El poeta Vicente Arana, de Bilbao, ha dicho que en ese cuadro, más que un ciego, se ve la Alegoría doliente de la ceguera. El muchacho andará por su pie.

Parisen Txileko kontsula zenak erosi omen zuen margolana orain dela urte asko, eta koadroa tubo batean egon da batuta mendi erdiz baino denbora gehiagoan kontsularen oinordekoen etxean, harik eta tuboa zabaldu eta barruan zeuden agirietan Zuloagaren “Arrateko itsua” zela jakin zuten arte. Fundación Zuloagak erosi zuen Chicagon, enkante-etxe batean duela urtebete. Orain, Eibarren, lehen  aldiz erakutsiko da 1,85 x 1,35 metroko neurria duen lana.

San Andres egunean, azaroaren 30ean, Eibarko parrokian lehen aldiz ikus daiteke koadroa. Abenduaren 1etik 6rako bisita gidatuak aldez aurretik hitzordua eskatuta egingo dira, 943708423 telefonora deituz (Ego Ibarra) edo posta elektronikoz ().

Arrateko itsua. © Fundación Zuloaga, Zumaia.

Arrateko itsua. © Fundación Zuloaga, Zumaia.

etiketak: egoibarra