- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/zapatuko-ipuina-olentzero-maitea
- Zapatuko ipuina: Olentzero maitea
- 2018-12-15T18:00:00+01:00
- 2018-12-15T19:00:00+01:00
Zapatuko ipuina: Olentzero maitea
Umeen Liburutegia
Ipuin kontaketa saioak irakurketa sustatzeko egiten ditugu, ahozko literatura erabiliz. Hala ere, saio hauekin asteburuetan aisialdirako aukerak zabaltzen ditugu.
Saio honetan Leire Apika (Leire Basarrate) izango dugu gurekin, aktoresa, pailazo eta ipuin kontalaria.
Sopelan jaioa 1975ean. Arte Ederretan Lizentziatua, Euskal Herriko Unibertsitatean (1998).
Antzerkigintza ikastaroak: Interpretazioa, Abotza, Mugimendua, Inprobisaketa, Klown, Irakasle batzuk: Virginia Imaz, Hernan Gené, Marina Shimaskaia eta Algis Arlauskas eta Bilboko Artebi Antzerkigintza Eskolan .
Aktoreza bezala Hirukik (2001-2003) , Artebik eta Mad Science antolatutako zenbait ikuskisunetan parte hartu du. Belatrix taldearekin “Operas contadas” egitasmoan ere parte hartu du.
APIKAko kidea da taldea sortu zenetik, 2003tik. Hainbat antzezlanetan eta ipuin kontaketetan parte hartu du Ana Apikarekin edo bera bakarrik.
SAIOARI BURUZ
Ipuin kontaketa berezi honetan Olentzeroari gutuna idazterakoan agertzen diren zalantzak eta espero diren opariak azalduko dira. Ipuinetan Olentzero bera gure protagonista izango da, gizaki magikoa eta aldi berean arazoz betetako pertsonaia dela ikusiko dugu. Hator, hator etxera, gaztainak jatera!!