- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/zapatuko-ipuina-lili-eta-herensugea
- Zapatuko ipuina: Lili eta herensugea
- 2026-03-28T12:00:00+01:00
- 2026-03-28T13:00:00+01:00
- 6 urtetik gorako umeentzako ipuin kontaketa saioa
Zapatuko ipuina: Lili eta herensugea
Portalea. Areto Nagusia
Maider Alcelay naiz, Arrasatearra jaiotzaz eta munduko biztanle bihotzaz.
Gauzatxo bat kontatuko dizuet:
Ipuinekiko zirrara, ama izan nintzanean berpiztu zitzaidan. Gura barik eta etengabe, istorioak nire barnetik arnasa balira irtetzen hasi ziren, izaki txiki baten begi haundiek zabal zabalik begiratzen zidaten bitartean. Behin eta berriz gertatzen zen, gaur arte.
Horrela hasi zen magia!
Hortik aurrera, unibertso honetan gehiago murgilduz joan naiz eta plaza, eskola eta txoko desberdinetan nabil istorioak kontatzen, adin guztietarako.
Ipuina
Lili herensugearen hatzaparretan erortzen da eta goizean gosaltzeko jango duela esaten dio.
Bitartean, bere kobazuloan sartzen du.
Lili oso azkarra denez, bizitza salbatzeko plan bat dauka.
Gauero, amonari entzundako ipuin bat kontatzen dio herensugeari.
Honek, txundituta entzuten dio, eta goiza heltzean, Lili isildu egiten da. Ipuina nola bukatzen den jakin nahi baldin badu, bizirik utzi beharko duela esaten dio, gaua heldu arte ez bait dio bukaera kontatuko.
Lilik emakume ausart, indartsu eta bizkorren istorioak kontatuko dizkio gauetan.
Damutuko ote da herensugea eta Lili aske utzi?
Konbentzituko ote du Lilik?
Izen-ematea
Martxoaren 23tik 26ra, formulario honetan. Plazak aforoa bete arte.