- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/zapatuko-ipuina-itsasoaren-berbak
- Zapatuko ipuina: Itsasoaren berbak
- 2026-10-31T12:00:00+01:00
- 2026-10-31T13:00:00+01:00
- Bost urtetik gorakoentzako ipuin-kontaketa
Zapatuko ipuina: Itsasoaren berbak
Portalea. Areto Nagusia
Ana Meabe Lekeitiar jatorriko antzerkigilea da. Kazetaritzan lizentziatua eta Basauriko Antzerki Eskolan diplomatua. 2008.ean Marie de Jongh antzerki taldea sortu zuen Jokin Oregirekin batera. Harez geroztik ibilbide oparoa eta makina bat sari jasotakoa, besteak beste, Haur eta gazteei zuzendutako Antzerki Espainiako Sari Nazionala. Herrialde ezberdinetan erakutsi dute haien lana.
2002tik hona ipuin kontalari gisa ere aritu izan da, Mari Lur pertsonaia sortu zuenetik, hain zuzen . Pertsonaia horrekin hainbat ipuin – kontalari ikuskizun egin ditu, hala nola, “Marilurrek 5.722.630 ipuin dakizki” “Marilur eta aitona Koxme” eta “Bazan kalabazan!”
Itsasoaren berbak: Marilurrek amona salbatu zuenekoa
Itsas oskolak ozeanoetako berbak dakartza zipriztinka, azaleko eta abisal. MariLurren amonak, baina, ezin ditu entzun, gor-haizeak hitzok ezerez bihurtzen ditu, hosto bihurriek bezala ihes egiten diote. Zer dio itsasoak? Zer nahi digu esan? Nola jakin ez badugu amona sendatzen? Marilur sendabidea aurkitu nahian abiatu da laguntza eske. Egingo du bidea, ezagutuko du, ikasiko du, harrituko da, bustiko da, Itsasoa besarkatuko du, behin, aspaldi batean, amonak egin zuen era berean.
Izen-ematea, urriaren 26tik 29ra, formulario honetan. 5 urtetik gorako umeentzat. Ume bakoitzeko, inskripzio bat egin.