- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/zapatuko-ipuina-ipuinekin-jolasean-1
- Zapatuko ipuina: Ipuinekin jolasean
- 2025-04-26T12:00:00+02:00
- 2025-04-26T13:00:00+02:00
Zapatuko ipuina: Ipuinekin jolasean
Lur Korta Redin (Oiartzun,1978) ipuin kontalaria aktorea eta antzerki irakaslea da. Antzerkilari bezala lan egin izan du, Trokolo, Bele bizi, Ditirambo, Pai eta Txalo antzerki-taldeekin, besteak beste. 1999. urtean ipuin-kontalari gisa hasi zen lanean. Ordudanik, bere maletatxoa ideiez, objektuz, panpinez eta abarrez bete eta herriz herri ibiltzen da haur eta gazteei bere ipuinak eta istorioak kontatzen.
“Ipuinekin Jolasean” saioak ongi pasatzea du helburu nagusia, eta horretarako, Lurren hitzetan ikusleen parte hartzea behar-beharrezkoa da! Horrez gain, ipuinez gozatzen dugun bitartean pertsonaiekin jolastu eta barre egiteko aukera izango dugu, izan ere haren ustez, ipuinekin jolastea baino gauza hoberik ez dago.
Izen-ematea apirilaren 21etik 24ra, formulario honetan. 3 urtetik gorako umeentzat.