Zapatuko ipuina. Enperadorearen kondaira: itzalen antzerkia

PATATA TROPIKALAren proposamen berria ekartzen dugu oraingoan, 3 urtetik gorako umeentzat.

Kondairak dio Aintzineko Txinan, Kristo aurreko II mendearen bukaeran, Wu-Ti enperadoreak, Wang izeneko bere maitalea galdu zuela heriotzak eramanda, Enperadoreak asko maite zuen eta orduan tristurarik haundienean erori zen. Negar eta negar egiten zuen eta egunero bere malko bat lurrera erortzen zen.

Gauak eta egunak igarotzen ziren eta ez inork ez ezer ez zuten Enperadorea pozten. Egun batean, gortean erabaki zuten Wu-Ti Enperadoreari poztasuna itzultzea.

Horrela jaiotzen da Itzalen Antzerkia, itzalak maitatutako pertsonak bizitzara bueltatzeko ahalmena dutelarik, kontatutako kondairekin.

Izen-ematea urtarrilaren 23tik 26ra, formulario honen bidez.

Zer
Noiz 2023/01/28
18:00 - 19:00
Non Portalea. Areto Nagusia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal