- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/zapatuko-ipuina-bizarrurdinak
- Zapatuko ipuina: "Bizarrurdinak"
- 2017-11-25T18:00:00+01:00
- 2017-11-25T19:00:00+01:00
2017/11/25 18:00-19:00
Zapatuko ipuina: "Bizarrurdinak"
Umeen Liburutegia
Genero bortizkeriaren kontrako ipuinak. Kontalaria: Maite Franko
"Ipuinak jakinduriaz betetako zakuak dira. Bizar Urdin horren adibide argia da, izan ere aspaldiko ipuin honek urtetan azaldu die neskatoei genero bortizkeria zertan datzan. Istorio honi esker ikasi ohi dute ongi maite dituztenak eta gaizki maite dituztenak bereizten, erasoaldi batetik nola ihes egin eta baita sufritutakoarengatik nolabaiteko saria ere jaso dezaketela.
Jakinduria-zakuak diren neurrian, ipuinek iniziaziozko bidaia erakargarri baten eran irakasten digute hori guztia. Emozio bidaia honek tren batena dirudi. Eta argitik argira doa, tuneletako iluntasun kitzikagarria zeharkatuz. Horrela barneratzen gaitu jakin-minaren tunelean, susmoarenean, egiaztapenarenean, beldurrarenean eta baita adorearenean ere”.