- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/zapatuko-ipuina-bertoko-eta-urrutiko-ipuinak
- Zapatuko ipuina: Bertoko eta urrutiko ipuinak
- 2021-01-29T18:00:00+01:00
- 2022-01-29T19:00:00+01:00
Zapatuko ipuina: Bertoko eta urrutiko ipuinak
Portalea. Areto Nagusia
Ipuin saio musikatu hau Nerea Ariznabarreta kontalari eibartarraren eta Mariano Hurtado musikariaren eskutik datorkigu.
“Bertoko eta urrutiko ipuinak”: sinopsia
Maitasuna, konfidantza eta biziraupena bezalako gai unibertsaletaz arituko gara kultura ezberdinen begiradapean; Sioux indiarrak, tuneztarrak eta euskal herritarrak gehiago ezagutuz.
Errespetu eta umoretik kontatu eta kantatuko ditugun leienda hauetan amets harrapakariak, arranoak, basamortuak, astoak, merkatariak, baserriak, anai – arrebak eta mendiak azalduko zaizkigu. Zuzeneko musikak leku bakoitzera eramango gaitu bertako kulturen usain eta zaporeak gogora ekarriz.
Plaza mugatuak!. Gogoratu! urtarrilaren 24tik 27ra, izena eman behar da inprimaki honen bidez. 5 urtetik gorako umeentzako saioa.