Eibarko Udala
2023/10/28 18:00-19:00
Ipuin kontalaria

Zapatuko ipuina: Barruan zer ote?

Portalea. Areto Nagusia

Amaia Egidazu ipuin kontalaria, haur literatura dinamizatzailea eta sortzailea da.

Kutxa magikoen barruan istorio ederrak gordetzen dira. Asmakizunak eta konjuruak erabili beharko ditugu barruan ezkutatzen dena ezagutzeko. Lortuko al dugu? Zure laguntza ezinbestekoa izango da ipuinen munduan murgiltzeko. Zatoz!

Izena eman behar da aurretik, urriaren 20tik 25era, formulario honen bitartez.

Antolatzailea: Juan San Martin Liburutegia