Eibarko Udala
2025/10/25 12:00-13:00
ipuin kontalaria

Zapatuko ipuina: "Amonaren arima botila barruan"

Portalea. Areto Nagusia

Ipuin kontalari saioa, Maite Frankoren eskutik

3-10 urte bitarteko umeentzako ipuin kontalari saioa eskaintzen dugu zapatu honetarako.

Kontalaria

Maite Franko, Irundik datorren kontalari beteranoa dugu. Pedagogian lizentziatua; farandulan, irakaskuntzan eta sormen literarioan ere ibilitakoa: umorea hezkuntzarekin uztartu zalea, eta kontalari gisa 4.000 saio inguru eskainitakoa.

Saioa

Nire amonak beti esaten zuen norbait hiltzen denean animaliek eta etxeak abixatu egiten digutela: Txakurrek negar, oilarrak gauez abestu edo oiloak oilarrarena egin, beleak bueltaka karraka, hontzak uluka eten gabe… eta etxeak? Lurrak kirrinka, ispiluak hautsi, tximinia edo kandelak bat-batean itzali…Nik ez nion kasurik egiten hori esaten zuenean, baina gau batez afal ondoren bere baserrian nintzela, salako tximiniaren ondoan liburu bat eskuan goxo, txakurrak negar, oilarrak kantuka, beleak karraka, hontzak uluka, lurra kirrinka hasi eta tximinia itzali zen.

Izen-ematea

Urriaren 20tik 23ra, formulario honen bidez.