Zapatuko ipuina: “Itsasoaren kutsadura”. Pirata Garrapataren abentura berriak

[PLAZAK AGORTUTA]

Iker Etxarrik - Patata Tropikala antzerki laborategia - 3 urtetik gorako umeentzat den magia, antzerkia eta txotxongiloak tartekatzen dituen ikuskizuna aurkezten digu, kutsadurak Naturan duen eraginaz hitz egin nahi duena.

Plaza mugatuak. Gogoratu! Azaroaren 23tik aurrera, izena eman behar da Liburutegian, posta elektronikoz (liburutegia@eibar.eus) edo telefonoz (943708437)

Inoiz bizi izan duen abenturarik izugarriena, itsaspean bizitakoa izan da. Itsasoan murgilduko gara. Bertan Bixigu Begi Gorri, Plakton, PulpiI olagarroa eta beste lagun asko ezagutuko ditugu. Bixigu Begi Gorrik itsasoan arazo izugarri bat dagoela kontatuko digu... Lortu ahal izango du, Pirata Garrapatak, arazoa konpontzea?

Patata Tropikalak beste abentura batean murgiltzen gaitu, kutsadurak naturan duen eraginaz ohartzeko. Itsasoaren bizimodua ezagutuko dugu antzezlanarekin batera.

Kriskitin, kraskitin, larroxa krabelin.... Aurrera!! Goazen itsasoan murgiltzera!!!

Zer
Noiz 2020/11/28
18:00 - 19:00
Non Portalea. Areto Nagusia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal